Benorth

HIDROGENO BERDEKO ESPAINIAKO LEHEN INSTALAZIOA DA BenortH2

separador

BenortH2 -ren Bizkaiko Hidrogeno Berdeko instalazioa aitzindaria da lehendik dauden energia-instalazioak berrerabili eta doitzen.

Amorebietako ziklo konbinatuko zentralaren azpiegiturez gain, Nortegas-ek gasa banatzeko lehendik daukan sarea erabiliko du.
Ondorioz, Hidrogenoa sortzeko kostua nabari merkatuko da, bai eta hura merkaturatzekoa ere. Gainera, denborarekin, are gehiago optimizatu ahalko da instalazioa, balio oso lehiakorretara iritsi arte.

Ezagutu Amorebietan Hidrogeno Berdea ekoitzi eta banatzeko erabiliko diren sistemak, zeinak erabat integratuko baitira une honetako azpiegituran.

BenortH2-REN HIDROGENO BERDEKO INSTALAZIOAREN ABANTAILA LEHIAKOR GEHIAGO

separador

KOKAPEN ESTRATEGIKOA

Lehendik dagoen gas-sarearen bidez Hidrogeno Berdea banatzea, eta Europarako sarbide bizkorra errepide nahiz itsaso bidez, hidrogenoa errepide-sarearen eta Bilboko portuaren bidez esportatzeko.

BIKI DIGITALA

Instalazioa erabat digitalizatuta dago, aplikazio praktikoaren aurretik hura kontrolatu, kudeatu, teorikoki hobetu eta aldatu ahal izateko. Gainera, denbora errekorrean eskalatu eta erreplikatu ahalko da.

BenortH2-REN HIDROGENO BERDEAREN APLIKAZIOAK

separador

BenortH2-n sortutako Hidrogeno Berdea garraio publiko nahiz pribaturako erregai gisa erabili ahalko da, bai eta industriarako eta etxebizitzetarako ere, gas naturalaren hornidura-sarean hura txertatuta.

Gainera, enpresa eta etxebizitzetarako energia garbia sortzen lagunduko du, Hidrogeno Berdearen zati bat ziklo konbinatuko zentralean erabiliko baita, bai eta gas sintetikoa sortzeko lehengai gisa ere (gas sintetikoak ohiko gasaren ezaugarri berak ditu, baina hura erabilita % 100 murrizten dira CO2-aren isuri garbiak).

NOLA APLIKATUKO DA BenortH2-N SORTUTAKO HIDROGENO BERDEA?

Nortegas-en gas naturaleko sareko txertaketa, industrian nahiz etxebizitzetan erabiltzeko.

Amorebietako CCGT instalazioko txertaketa, elektrizitatea sortzean CO2 isuriak murrizteko.

Gas sintetikoa sortzea, CO2 metano bihurtuz, hura CCGT instalazioan txertatzeko.

Erregai-pila baten bidez elektrizitate garbia sortzea.

Errepide eta itsasontzi bidez banatzeko biltegiratzea, industrian eta garraioan erabili ahal izateko.

Hidrogenotegi bat sortzea, ibilgailu-flota publiko nahiz pribatuak hidrogenoz hornitzeko.

BenortH2-REN HIDROGENO BERDEKO INSTALAZIOAREN BILAKAERA 2022TIK 2030ERA

separador

1. FASEA

2. FASEA

Hidrogeno Berdearen ekoizpena handitzeko eta enpresa nahiz etxebizitza gehiagotara banatzeko, gaitasuna handitu egingo dela aurreikusten da.

300 M€
0%
50 M€

Azpiegitura garatzeko inbertsioa

Inbertsioen zati handiena finantza-inbertitzaile instituzionalek egina da, zeinak BenortH2-ren instalazioko enpresa baten bidez baitaude bideratuta: White Summit Capital.

Elektrolizagailu bakarrak, eta elkarri konektatuta dauden eta 1.000 kg hidrogeno biltegiratzeko gaitasuna duten presio handiko zilindroek (300 bar) sortutako potentzia.

>200MW
0%
>20 MW

Gehieneko errendimenduan sortutako potentzia

BenortH2 -ren instalazioak 200 MW-ko gaitasuna izango du gehienez; hala, geroz eta erabiltzaile gehiagok gozatu ahalko dute Hidrogeno Berdearen abantailez.

Batez ere, CCGT instalazioaren, hidrogenotegiaren eta sareko txertaketaren artean banatuko da ekoizpena.

>20.000 t/urte
0%
>2.000 t/urte

Hidrogeno Berdearen ekoizpena

Hidrogeno Berdearen eskaria igo ahala, proiektua handitu ahalko da.

Fase honetarako ezarri den ekoizpenarekin, urtean isuritako negutegi-efektuko gasak 12.000 t murriztuko direla kalkulatzen da, ingurumena hobetzen lagunduz.

>120.000 t/urte
0%
>12.000 t/urte

CO2 isurien murrizketa.

Instalazioak Hidrogeno Berdea sortzeko duen gaitasuna handitu ahala, CO2 isurien tona kopuru handiagoa murriztu ahalko da.