HIDROGENO BERDEA, MUNDUA ALDATUKO DUEN ENERGIA GARBIA
Joera guztiek iradokitzen dutenez, Hidrogeno Berdea munduak behar zuen erregaia da. Hura ekoizteko, iturri berriztagarrietako energia erabiltzen da; hortaz, ez du isurtzen negutegi-efektuko gasik. Erregai erraza eta garraiatzeko segurua da; horrela, behar den toki guztietara eraman daiteke. Gainera, biltegiratu egin daiteke, eta, horri esker, beste teknologia batzuekin gertatzen den ez bezala, eguraldi txarrak ez du kaltetuko energia-eskaintza.
Hidrogenoaren ezaugarri horiei guztiei esker, funtsezkoa da energia-deskarbonizaziorako eta klima-aldaketaren aurka borrokatzeko; horixe da, hain zuzen, Nazio Batuek 2015eko Parisko Hitzarmenean jasotako GJHetako bat (Garapen Jasangarriko Helburuak).
NOLA LORTZEN DA HIDROGENO BERDEA?
Hidrogeno Berdea ekoizteko, “elektrolisi” izeneko teknika bat erabiltzen da. Elektrolizagailu izeneko gailu baten bidez urari korronte elektrikoa aplikatzean datza. Hala, hidrogenoa eta oxigenoa bereizten dira.
Prozesu honetan beharrezkoa den energia iturri berriztagarrietatik badator, Hidrogeno Berdea edo hidrogeno berriztagarria lortzen da. Energia hori erregai fosilak erretzetik baletor, hidrogeno grisa izango litzateke.



Karbono dioxidoa ez sortzeko energia-iturri berriztagarriak.
Tentsio handiko (400 kV) konexioa.
Ur-hornidura.
20 MW-ko elektrolizagailua, uretako hidrogeno- eta oxigeno-molekulak bereizteko.
Hidrogenoaren eta oxigenoaren bolumena murrizteko konpresoreak.
Biltegiratze-andelak.
APLIKAZIO NAGUSIAK
Hidrogeno Berdearen ezaugarriei esker, hainbat aplikazio ditu.
GARRAIO-SEKTORERAKO ERREGAIA
INDUSTRIA-SEKTORERAKO ERREGAIA
Aurreikuspenen arabera, energia intentsiboki erabiltzen duten industriak izango dira Hidrogeno Berdearen kontsumitzaile nagusiak. Hasierako fasetik, erabiltzaile handienetako bat bihurtu ahalko da industria.
ELEKTRIZITATE GARBIAREN SORKUNTZA
CCGT instalazioak murriztu egingo ditu elektrizitatea sortzean agertzen diren isuriak, haren horniduraren zati bat Hidrogeno Berdearekin ordeztuko baita. Halaber, erregai-pila batek sortutako elektrizitate garbia lortu ahalko dute enpresa eta etxeek.
LEHENDIK DAGOEN GAS-SAREAN H2</span-A TXERTATZEA
BenortH2 -REN INSTALAZIOAN SORTUTAKO HIDROGENO BERDEAK APLIKAZIO GEHIAGO IZANGO DITU.

