Benorth

BenortH2 REN INSTALAZIOA TALDE HANDI BATEN PROIEKTUA DA

separador

BenortH2-ren instalazioan Hidrogeno Berdea sortzeko, bost enpresa handiz osatutako talde bat sortu da. Guztien artean, oso-osoko zerbitzu bat eman daiteke energia-azpiegituretan, ingeniaritzan, puntako teknologian, energia berriztagarrietan eta energia-trantsizioan. Amorebietako (Bizkaia) Hidrogeno Berdeko instalazioa ereduzkoa izango da berrikuntzan eta ingurumenarekiko konpromisoan. Euskadin eta Espainian aitzindaria den instalazio honetan, gainera, ez da Hidrogeno Berdea ekoizten bakarrik; horrez gain, erregai berriztagarri horren aplikazioak hedatzeko moduak bilatzen dira, energia horrek mundua mugiaraz dezan eta azken hamarkadetan nabarmen hondatu den gure planetari oxigenoa emateko.

Azpiegituretako inbertitzailea, energia-trantsizioan espezializatua

Enpresa honek Zürichen du egoitza, eta epe luzerako aktiboen inbertitzailea eta kudeatzailea da. Azpiegituren eta energiaren sektoreetan kapitala inbertitzeko aukerak identifikatzen dago espezializatuta. Industriarekiko harremanak sortzen egiten du lan haren taldeak, bai eta etengabe aldatzen den enpresa-ingurune batean kapital-soluzioak sormenez eta malgutasunez ematean ere.

Mundu-mailako oinarrizko produktuetan aditua.

CCI liderra da mundu-mailan azpiegitura-aktiboen inbertsioan eta energia-lehengaien salerosketan. Inbertitzaile talde nabarmen batek babesten du, eta elkarrekin 20 urte baino gehiagoko esperientzia duen kudeaketa-ekipo bat du zuzendari. Nazioarteko ekonomian funtsezkoak diren merkatuetan daude, 700 langile baino gehiago izanik mundu osoan.

Estatu-mailako bigarren gas-banatzailea.

8.100 kilometro baino gehiagoko sare bat du gas naturala Espainia osora banatzeko, eta PLGa Euskal Autonomia Erkidegoko, Asturiasko eta Kantabriako milioi bat hornidura-puntutara baino gehiagotara eramateko. Langile ugariko enpresa independente bat da. Gasa hirietara, landako herrietara eta industria-guneetara eramateko lan egiten dute esperientzia zabaleko 250 profesionalek baino gehiagok.

Ingurumenaren jasangarritasunerako berrikuntza.

Ingeniaritza- eta teknologia-talde bat da SENER, eta mundu-mailako erreferente bat da energia, azpiegitura, ontzigintza eta ingeniaritza aeroespazialaren sektoreetan. Bost kontinenteetan prestakuntza aurreratua duten 2.300 langile baino gehiago eta bulegoak izanik, energia berriztagarrien inguruko ingeniaritza-zerbitzu eta -produktuetan liderra de SENER.
Berrikuntzarekiko grinak teknologia berri eta hobeak garatzera bultzatu du SENER, enfasia jarriz ingurumenaren jasangarritasuna errealitate bilakatzen duten proiektuetan.

Amorebietako elektrizitatea sortzeko ziklo konbinatuko instalazioaren jabea.

1998an sortu zen Bizkaia Energía, Amorebietan (Bizkaia) ziklo konbinatuko instalazio bat eraiki eta ustiatzeko proiektua garatzeko. 2005ean, zazpi urteko lanaren ondoren, CCGT instalazioaren ustiaketa komertziala kudeatzen hasi zen. Gaur egun, Castleton Commodities International eta White Summit Capital-en parte da enpresa, zeinak energia garbi eta erregai berriztagarriekin lotutako konpainiak baitira.

BenortH2 -REN HIDROGENO BERDEKO INSTALAZIOA