Benorth

BenortH2 ETA INGURUMENAREKIN ETA JARDUERA EKONOMIKOAREKIN DITUEN KONPROMISOAK

separador

BenortH2-n sortuko den Hidrogeno Berdeak eta haren aplikazio guztiek, tokiko ekonomiari onura egiteaz gain, gure gizartearekin eta mundu osoarekin dugun konpromisoa erakusten dute. Buru-belarri gabiltza munduko klima-aldaketaren aurkako borrokan, eta lanean dihardugu mundu osoan erabiltzen den energia garbia izan dadin.

Gure lurraldean dauzkagun energia-iturri berriztagarriekin, elektrolizagailuekin, hidrogeno-pilekin, hidrogeno-tutuen azpiegiturekin eta hedatzen ari garen abangoardiako bestelako teknologiekin, hidrogenoa lortzeaz gain, oxigenoa lortzen dugu; hots, mundu osorako aire-ahokada fresko bat.

HIDROGENO BERDEA ERABILTZEA FUNTSEZKOA DA DESKARBONIZAZIORAKO

separador

2015eko Parisko Hitzarmenaren bidez, herrialde gehienek berretsi egin zuten CO2, isuriak murrizteko konpromisoa, munduko tenperaturaren gorakada geldiarazteko eta hura lehengoratzeko.

Hori posible izan dadin, behar-beharrezkoa da erregai fosilen erreketa ahal bezainbeste murriztea. Eta, gaur egun, Hidrogeno Berdea da alternatiba onena.

BenortH2-ren instalazioaren kokapena, Amorebietako CCGT instalazioan, onuragarria da teknologia bien arteko sinergiak sendotzeko, eta epe luzean ziklo konbinatuko zentrala deskarbonizatzeko aukera ematen du.

ENERGIA BERRIZTAGARRI ETA GARBIA

separador

Hidrogeno Berdearen ezaugarriak direla eta, bikaina da biltegiratzeko eta behar den toki guztietara garraiatzeko. Gainera, ez da isurtzen gas kutsakorrik, ez ekoiztean ez erabiltzean; hala, ingurumena errespetatzen duen energia bat da, eta kontsumitzen den tokietan sortzen da.

Bestalde, isuri gabeko energia-iturrien erabilpena sendotuko du Hidrogeno Berdearen sorkuntzak; hau da, energia berriztagarrien egungo industriaren lehiakortasuna handitu, eta energia garbia sortzeko enpresen agerpena sustatuko du.

BenortH2-K LANPOSTUAK SORTUKO DITU BERE INGURUAN

separador

BenortH2-ren Amorebietako Hidrogeno Berdeko instalazioa martxan jarri zenetik, zuzeneko nahiz zeharkako lanpostuak sortu dira, eta erlazionatutako zerbitzuak ematen dituzten enpresen jarduera hazi egin da.

Hidrogeno Berdeko instalazioak sortuta, hala nola BenortH2-rena, ehundura industriala birgaitu ahalko da. H2-aren balio-kateko segmentu guztien bidez sustatuko dira industria berriak.

HIDROGENO BERDEAK BERRINDUSTRIALIZAZIOA BULTZATUKO DU

separador

Hidrogeno Berdeko instalazioak sortuta, hala nola BenortH2-rena, ehundura industriala birgaitu ahalko da. H2-aren balio-kateko segmentu guztien bidez sustatuko dira industria berriak.

BenortH2-REN HIDROGENO-INSTALAZIOAREKIN, AURRE EGINGO ZAIO KLIMA-ALDAKETARI.

viagra kullananlar